Abuztuaren 9an
Reala ez da zerrendaburu izango Txapeldunen Ligako zozketan
Erredakzioa
Abuztuaren 9an izango da zozketa, eta orduan jakingo du talde txuri-urdinak zein izango duen aurkari.
Txapeldunen Ligako hirugarren kanporaketarako zozketak norgehiagoka hauek utzi ditu:
Olympique Lyon (FRA) - Grashopper (SUI)
Nordsjaelland (DEN) - Zenit St. Petersbourg (RUS)
PSV Eindhoven (NED) - Zulte Waregem (BEL)
Paok Salonica (GRE) - Metallist Kharkiv (UKR)
Salzburg (AUT) - Fenerbahce SK (TUR)
Kanporaketa hauetan irabazle ateratzen diren taldeak Arsenal FC, AC Milan, FC Schalke 04, Reala eta FC Paços de Ferreirarekin batera beste zozketa batean izango dira eta bertatik multzoko taldeetako sailkatuko diren bost taldeen izenak irtengo dira.
Jagoba Arrasateren taldea ez da zerrendaburu izango zozketa horretan, UEFA koefizientea dela eta.
Play-offak
Abuztuak 20 - 21, joaneko partidak
Abuztuak 27 - 28, bueltako partidak