2013-2014 denboraldia
Europako partidetarako bonoa aterako du klubak
Erredakzioa
"Europa Bono"-aren prezioa 60 eta 90 euro bitartekoa izango da helduentzat. UEFAk behartutako aldaketen ondorioz kaltetutako bazkideek ez dute ezer ordaindu beharko.
Realak bono bat aterako du Anoetan talde txuri-urdinak jokatuko dituen Europako partidetarako, bai Txapeldunen Liga izan, bai Europa Liga. "Europa Bono"-aren prezioa 60 eta 90 euro bitartekoa izango da helduentzat.
UEFAk behartutako aldaketen ondorioz kaltetutako bazkideek ez dute ezer ordaindu beharko. Langabetuek, aldiz, bonoa ordaindu beharko dute neurketak ikusteko.
"Europa Bono"a uztailaren 26an kobratuku du klubak. Abuztuaren 15a izango da epea itzulketak egiteko. Bonoa eskuratzeko asmorik ez duten Realeko gainontzeko zaleek eta partida konkretu baterako sarrera nahi dutenek ez dituzte prezio bereziak izango eta bere ohiko eserlekua ez dute ziurtatua izango.