Itxi

Lagunartekoa

Realak porrota jaso du Lisboan (2-0)

Erredakzioa

Txuri-urdinek aurpegia eman dute Jose Alvalade estadioan, baina Sportingek soilik lortu ditu golak. Goleatzaileak Mauricio eta Adrien izan dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gipuzkoako taldeak ezin izan du denboraldiaurrean beste garaipen bat lortu, Sporting Lisboa 2-0 nagusitu baita Jose Alvalade estadioan. Reala partidan sartuta egon da, eta intentsitatearekin jokatu du erasoan, baina golak Portugalgo taldeak soilik egin ditu.

Lehenengo zatian Portugaleko taldeak asko sakatu du erasoan, baina Jagoba Arrasateren mutilek ondo eutsi dute defentsan. Hala ere, Mauriciok 1-0ekoa jarri du markagailuan (20. minutua).

Realak baloiaren jabetza bereganatu du 1-0ekoaren ondoren, eta txuri-urdinak nagusitzen hasi dira Jose Alvalade estadioan. Donostiako taldearen aukerarik onena Seferovicek izan du, 44. minutuan, baina suitzarraren jaurtiketa kanpora joan da. Atsedenaldian, Sporting Lisboak 1, Realak 0.

Arrasateren mutilek indartsu hasi dute bigarren zatia, baina Lisboako taldeak bigarren gola lortu du. Adrienek gol ikusgarria lortu du urrutitik, eta etxekoek 2-0ekoa jarri dute markagailuan.

Portugaleko taldeak erraz kontrolatu du norgehiagoka, bigarren gola lortu ondoren, eta Realak ezin izan du golik lortu. Azkenean, emaitza 2-0ekoa izan da Lisboan.

Albisteak (2)

Bideoak (1)