Lagunartekoa
Realak garaipen oso erraza lortu du, Histonen aurka (1-8)
Erredakzioa
Jagoba Arrasateren mutilek aise gainditu dute Ingalaterrako talde xumea. Chory Castro eta Sefereovic izan dira norgehiagokako protagonistak.
Donostiako taldeak aise gainditu du Histon (1-8), Ingalaterran jokatu duen aurreneko lagunartekoan. Seferovicek eta Carlos Velak 0-2koa jarri dute lehenengo zatian, eta atsedenaldiaren ostean Realak erakustaldia eman du erasoan. Chory Castrok bi gol lortu ditu, 0-4koa jartzeko, eta Elustondok txuri-urdinen bosgarrena egin du. 0-6koa Seferovic suitzarrak eskuratu du, eta Histonek 1-6koa jarri du markagailuan. Sangallik 1-7koa egin du, eta Ruben Pardo gazteak zortzigarrena eta azkena lortu du.