Itxi

Txapeldunen Liga

Jagoba Arrasatek kanporaketa 'orekatua' ikusten du

Erredakzioa

Realeko prestatzaileak Olimpique Lyonek denboraldiaurrean minutu gehiago jokatu dituela gogoratu du, baina kanporaketa "erakargarria" dela uste du.

Jagoba Arrasate. Argazkia: EFE

Jagoba Arrasate Realeko teknikariak Olimpique Lyonen aurkako kanporaketa "orekatua" izango dela azaldu du, nahiz eta Frantziako taldeak denboraldiaurrean minutu gehiago jokatu dituen.

Realaren web orrialdean adierazpenak egin ditu Arrasatek, taldea Colchesterren baitago. Entrenatzaileak Milan eta Arsenal aurkari indartsuenak zirela azaldu du, "kalitate gehiago eta aurrekontu handiagoa" dutelako, baina txuri-urdinel Lyongo taldearen kontra jokatu beharko dute.

Hala ere, Jagoba Arrasateren ustez kanporaketa gogorra izango da, Olimpique Lyonek liga lehenago hasiko baitu.

Frantziako taldearen aurkako kanporaketa "erakargarria" izango dela onartu du, eta Realak Txapeldunen Ligako multzoetako faserako sailkatzea lortzeko konfiantza duela adierazi du.

Albisteak (2)