Itxi

Txapeldunen Liga

Realak zaleen babesa izango du Lyonen

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak datorren abuztuaren 20an Olympique Lyonen aurka jokatuko duen Txapeldunen Ligako kanporaketako joaneko partidarako sarrerak salgai jarri ditu, eta ilarak ikusi dira Anoetan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Realak abuztuaren 20an jokatuko du Txapeldunen Ligako atariko kanporaketako joaneko partida Olympique Lyonen aurka Gerland zelaian, eta klubak asteazken honetan jarri ditu salgai partida horretarako sarrerak. Bazkideak gogotsu daude, eta ilarak ikusi dira Anoetako txarteldegietan.

850 sarrera jarri ditu salgai Realak lehiatiletan, eta 700 saldu dira goizean. Oraindik, 150 sarrera geratzen dira, eta Anoetako lehiatilak arratsaldean ere irekita egongo dira. Argi dago Reala ez dela bakarrik egongo Lyonen.

Albisteak (2)

Bideoak (1)