Utzita
Esteban Granerok Realean jokatuko du
Erredakzioa
Queen's Park Rangers taldeko jokalariak elastiko txuri-urdina jantziko du 2013-2014 denboraldian. Donostiako taldeak jokalaria erosteko aukera izango du, ekainean.
Esteban Granero erdilariak Realean utzita jokatuko du 2013-2014 denboraldia. Hala ere, denboraldia bukatzean, Gipuzkoako taldeak jokalaria erosteko aukera izango du.
Queen’s Park Rangers taldeak eta Realak negoziaketa itxi dute, eta Granero BBVA Ligara itzuliko da. Mediku azterketa gainditu du Londresen eta arratsaldean aurkeztu egingo dute, Anoetan. Ondoren, Granerok lan saioan parte hartuko du, Jagoba Arrasateren aginduetara. Ligako aurreneko neurketa Getafe Granerore talde ohiaren aurka jokatuko dute txuri-urdinek.
Real Madrileko harrobiko jokalariak Getafen eman zuen bere mailarik onena, eta 2009an itzuli zen talde merengera, Manuel Pellegriniren eskutik. Hala ere, Jose Mourinhok baztertu egin zuen taldetik, eta Premier Leagueko Queen’s Park Rangersek fitxatu zuen 2012an. Ingalaterrako taldearekin, Bigarren Maialara jaitsi zen.