Deialdia
21 jokalari deitu ditu Lyonerako Arrasatek
Erredakzioa
Realak garaipenarekin hasi zuen Liga, baina orain burua Txapeldunen Ligan dute. Asteartean Lyongo Olimpique taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak.
Larunbatean Getaferen kontra garaipen bikaina lortu ondoren, Reala berriz bueltatu zen lanera igandean Txapeldunen Ligako partida prestatzeko.
Goizeko entrenamenduaren ostean, Jagoba Arrasatek Lyonerako deialdia iragarri zuen. Prest dituen 21 jokalariak zerrendan daude. Dani Estrada baja medikua da.
Taldea astelehen goizean abiatuko da Lyonera.
Deialdia
Atezainak: Bravo, Zubikarai, Royo.
Atzelariak: Carlos Martínez, Ansotegi, Iñigo, Cadamuro, De la Bella.
Erdilariak: Ros, Pardo, Xabi Prieto, Granero, Elustondo, Markel, Zurutuza, Gaztañaga.
Aurrelariak: Sangalli, Vela, Seferovic, Chory Castro, Griezmann.