Itxi

Bigarren jardunaldia

Txuri-urdinek puntu garrantzitsua lortu dute, Elxen (1-1)

J.B.

Corok 1-0ekoa azkar egin du, norgehiagokako bigarren jokaldian, baina Carlos Velak berdinketaren gola lortu du, bigarren zatian.

Chory Castro eta Sapunaru. Argazkia: EFE

Realak puntu garrantzitsua lortu du Elxen (1-1), ia partida osoa markagailuan azpitik joan ondoren. Fran Escribaren gizonek partidako bigarren jokaldian lortu dute gola (Coro), baina Carlos Velak 1-1ekoa jarri du markagailuan, 74. minutuan, txuri-urdinak nagusi izan baitira bigarren zatian.

Elxeko taldea oso motibatuta irten da berdegunera, eta Claudio Bravok gelditu erabakigarria egin behar izan du lehenengo minutuan. Hala ere, neurketako bigarren jokaldian Corok 1-0ekoa jarri du markagailuan. Realak gaizki defendatu du kornerra, eta Corok ederki aprobetxatu du aldaratze bat.

Txuri-urdinak ez dira berdegunean eroso egon, eta Pardo eta Granero ez dira agertu egin dira zelai erdian. Fran Escribaren gizonek sakatzen jarraitu dute, eta Botica sekulako abagunea huts egin du, 25. minutuan. Zentrala bakarrik gelditu da Bravoren aurrean, baina bere errematea kanpora joan da. Donostiako taldeak defentsan sufritzen jarraitu du, eta erasoan ez du ia gol aukera argirik sortu.

Bigarren zatian, Gipuzkoako taldeak norgehiagokaren kontrola hartu du. Hala ere, Manu Del Moralek Elx taldearen bigarren gola egiteko abagune argia izan du, 54. minutuan, baina Sevillako jokalari ohiaren errematea kanpora joan da. Xabi Prietorekin eta Zurutuzarekin baloiaren jabetza berreskuratu du Realak, eta pixkanaka aukerak heltzen hasi dira. Velak urrutitik jaurti du, 66. minutuan, baina baloia Manu Herreraren eskuetara joan da.

Berdinketaren gola 74. minutuan eskuratu du Realak. Carlos Velak eskuinarekin errematatu du, eta mexikarrak 1-1ekoa jarri du. Jarraian, Granerok bigarrena lortzeko aukera ederra izan du, baina txuri-urdinaren saiakera kanpora joan da. Neurketako azkenengo abagune garbia Velak izan du, baina baloia langara joan da (88. minutuan).

Fitxa teknikoa:

1 - Elx: Manu Herrera, Sapunaru, Lomban, Botia, Edu Albacar, Carles Gil, Carlos Sanchez (Rivera, m.70), Ruben Perez, Fidel, Coro (Alvaro, 79. minutuan) eta Manu del Moral (Aaron, 63. minutuan).

1 - Reala: Bravo, Estrada, Elustondo, Cadamuro, De la Vella, Carlos Vela, Granero, Iñigo Martinez, Pardo (Xavi Prieto, 59. minutuan), Chori Castro (Zurutuza, 78. minutuan) eta Seferovic (Sangalli, 77. minutuan).

Golak: 1-0, 2. minutuan: Coro. 1-1, 74. minutuan: Carlos Vela.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)