Kanporakatk, bidertatuta
Reala, Arsenal, Milan eta Zenit, multzoen fasera sailkatzetik gertu
Erredakzioa
Lau talde hauek alde dituzte atariko kanporaketak, eta Txapeldunen Ligan parte hartu ahal izateko txartela oso gertu dute.
Realak, Arsenalek, Zenitek, Milanek eta Baselek bideratuta utzi zuten joaneko partidetan Txapeldunen Ligako multzoen faserako sailkapena, eta oso gertu dute txartela lortzea.
Olympique Lyon klasiko bat da Champions Leaguean, baina aurten parte hartu gabe geratuko da ziurrenik. Realak 0-2 irabazi zion joaneko partida, eta txuri-urdinek talde hobea dutela azaldu zuten.
Zenitek 4-1 irabazi zion Paços de Ferreira taldeari, eta ez dirudi sailkapena lortzeko arazorik izango duenik. Milanek bana (1-1) berdindu zuen PSVren aurka jokatutako joaneko partida. Basel ere multzoen fasera salkatzetik gertu dago. Talde suitzarrak Ludogorets talde bulgariarrari 2-4 irabazi zion. Austria Vienak (2-0) irabazi zion Dinamo Zagrebi, eta Plzenek ere garaipena lortu zuen Mariborren aurka. Ondorioz, Zenitek eta Austria Vienak Txapeldunen Ligan izateko aukera asko dituzte.
Schalke 04k, Steauak eta Celticek oso zail izango dute multzoen faserako sailkapena lortzea. Alemaniarrek garaipena lortu behar dute PAOKen aurka, joanekoan berdindu egin baitzuten. Steauak ere berdindu egin zuen Legiaren aurka etxean, eta Celticek 2-0 galdu zuen Shakhter Karagandy taldearen aurka.