Zozketa 18:00etan
Reala, aurkarien zain
Erredakzioa
Lyon kanporatu eta gero, Txapeldunen Ligako multzoen fasean izango dituen aurkarien izenak ezagutuko ditu Arrasateren taldeak arratsalde honetan.
Realak arratsalde honetan ezagutuko ditu Txapeldunen Ligako multzoen fasean izango dituen aurkarien izenak (Monakon, 18:00etatik aurrera).
Jagoba Arrasateren taldeak Olinpique Lyon kanporatu du txapelketako atarikoaren azken kanporaketan (2-0eko markagailuarekin joaneko zen itzuliko partidan).
Guztira, 32 talde sartuko dira bonboan. Lau ontzi egongo dira, eta bakoitzean zortzi talde.
ZOZKETAKO BONBOAK:
1. bonboa: Bayern Munich, Bartzelona, Chelsea, Real Madril, Manchester United, Arsenal, Oporto eta Benfica.
2. bonboa: Atletico Madril, Shakhtar Donetsk, Milan, Schalke, Olinpique Marsella, CSKA Mosku, PSG eta Juventus.
3. bonboa: Zenit, Manchester City, Ajax, Borussia Dortmund, Basilea, Olinpiakos, Galatasaray eta Bayer Leverkusen.
4. bonboa: Copenhague, Napoli, Anderlecht, Steaua Bucarest, Austria Viena, Reala, Celtic Glasgow eta Viktoria Plzen.