Old Trafforderako
Anoetako txarteldegietan salgai jarritako sarrerak, agortuta
1.700 sarrera erosi ahal izan dituzte zaleek Manchester Uniteden aurka Old Trafforden jokatuko duten partidarako, eta arratsaldeko 18:00ak aldera, agortu egin dira.
Realak Manchester Uniteden aurka jokatuko Old Trafforden datorren irailaren 23an, eta astelehen honetan partida horretarako Anoetako txarteldegietan salgai jarri dituzten 1.700 sarrerak, agortu egin dira.
Talde txuri-urdinak bere webgunean adierazi duenez: "Arratsaldeko seiretan agortu egin dira 2007ko abuztuaren 31 baino lehen alta emandako abonatuentzat eskainitako sarrerak".
Zaleek ondorengo egunotan sarrera ofizialagatik alda dezaketen bale bat jaso dute Anoetako lehiatiletan.