Itxi

Sei hilabaterako baja

Granerok haustura du eskuin belauneko lotailuan

Erredakzioa

Realeko jokalariak min hartu zuen Shakhtarren aurka jokatutako Txapeldunen Ligako partidan, eta sei hilabete eman beharko ditu bajan.

Esteban Granero min hartuta atera zuten zelaitik. Argazkia: EFE

Esteban Granerok haustura du eskuin belauneko lotailuan, eta sei hilabete eman beharko ditu bajan. Realak Txapeldunen Ligan Shakhtar Donetsken aurka jokatu zuen partidan hartu zuen min Madrileko jokalariak. Hasierako osasun azterketen arabera, Granerok bihurdura zuen eskuin belaunean, baina asteazken honetan proba osagarriak egin dizkiote, eta eskuin lotailua hautsita duela baieztatu dute.

Granero Ruben Pardoren ordez zelairatu zen 81. minutuan, eta 89. minutuan min hartu zuen belaunean. Queens Park Rangersek Realari utzitako jokalariak ezin izan zuen berdegunean jarraitu, eta lesioa larria zela nabaria zen.

Albisteak (2)

Galeriak (1)