Urriaren 2an
Agortu dira Leverkusenerako sarrerak
Erredakzioa
Bazkideentzako ireki dute txarteldegia, goizean, eta arratsalderako guztiak saldu dituzte. Guztira, 700.
Dagoeneko agortu dira Realak Bayer Leverkusenen aurka jokatuko duen Txapeldunen Ligako partidarako sarrerak. Txuri-urdinak urriaren 2an arituko dira Alemanian.
Bazkideentzako ireki dute txarteldegia goizeko 09:00etan, eta arratsalderako 50 sarrera baino ez dira geratu. Guztira, 700 saldu dituzte, eta gehienak 17 euroan jarri dituzte.