BBVA liga
Realak mamu guztiak uxatu nahi ditu Vallecasen irabazita
Erredakzioa
Donostiarrek Leverkusenen aurkako porrot mingarria ahaztu eta hiru puntuak lortu nahi dituzte Ligako azken sailkatuaren etxean.
Reala hiru puntuak lortzeko helburuarekin joango da Vallecas aldera, azken urteetan emaitza onak lortu dituen futbol zelaira, alegia.
Leverkusenen aurkako porrota buruan dute oraindik donostiarrek, izan ere, emaitza horrek txuri-urdinen etorkizuna ilundu egin du Txapeldunen Ligan. Hori dela era, garrantzitsua da larunbatean emaitza positiboa lortu eta krisiaren mamuan uxatzea.
2013an Anoetatik kanpo jokatutako partiden estatistika gipuzkoarren aldekoa da: hiru neurketa bakarrik galdu dituzte etxetik urrun, eta horietariko bi, gainera, Real Madril eta Bartzelona talde indartsuen kontra.
Bi talde horiez gain, Getafek bakarrik irabazi dio Realari etxetik kanpo. Aurreko denboraldian, Montanierren gizonek garaipena lortu zuten Vallecasen, 2 eta 0, Imanol Agirretxek sartutako golei esker.
Hain zuzen, aurrelari donostiarra hasierako hamaikakoan sartu daiteke asteburu honetan Haris Seferovicen ordez. Suitzarrak gola egin zuen lehen jardunaldian, baina ordutik hona ez du gol gehiagorik sartu.
Arrasateren errotazioen ondorioz, Chory Castrok ere jokatzeko aukera handiak izan ditzake, Griezmannen ala Velaren ordez.
Ustezko hamaikakoak:
Rayo Vallecano: Rubén; Arbilla, Zé Castro, Saúl, Mojica; Baena, Trashorras; Lass, Adrián edo Bueno, Iago Falqué; eta Nery Castillo.
Reala: Bravo; Carlos Martínez, Iñigo, Ansotegi, De la Bella; Bergara, Elustondo, Zurutuza; Griezmann, Agirretxe, Chory Castro.
Epailea: Estrada Fernández (kataluniarra).
Estadioa: Vallecas.
Ordua: 18:00etan.