Ustezko amarrua
Reala–Granada partidan iruzur egin zutela salatu dute
Erredakzioa
Talde txuri-urdina harrituta agertu da apustu-operadoreen elkarte batek egindako salaketaren aurrean.
Emakumezkoen ligako Reala-Granada partidan iruzur egin zutela salatu du Fedebet kirolaren iruzurraren kontrako apustu-operadoreen elkarteak.
Partida azaroan jokatu zuten bi taldeek, eta Realak 3 eta 0 irabazi zuen.
Fedebet, hala ere, iruzurraz ziur dago, baina, momentuz, ez du inolako daturik eman.
Realak ez du gaiaren inguruan ofizialki ezer esan, baina harrituta agertu da amarruaren inguruan ateratako informazioen aurrean.