Bolada onean
Agirretxe, taldeko hirugarren golegilea
Erredakzioa
Aurrelari txuri-urdinak bost gol sartu ditu azken bost partidetan eta gola sartzen duenean Realak puntuak lortzen ditu.
Imanol Agirretxek bi gol sartu zituen igandean Getaferen aurka eta aurrelariak sartutako golei esker puntu bat lortu zuen Realak Alfonso Perez Coliseumean. Agirretxek gola sartzen duenean, Realak normalean puntuak biltzen ditu.
Talde gipuzkoarreko aurrelariak bost gol sartu ditu azken bost partidetan, eta birritan bina gol sartu ditu bi partidatan. Horrenbestez, Agirretxe taldeko hirugarren golegile onena da Griezmannen eta Carlos Velaren atzetik.
BBVA Ligako lehen itzulian Agirretxe ez zen ondo ibili eta kritikatua izan zen, baina badirudi aurrelari txuri-urdinak bolada txar horri amaiera eman diola. Anoetan Betisen aurka lortutako garaipenean bi gola sartu zituen Agirretxek eta Vila-realen aurka jasotako 5-1ekoan ohorearen gola sartu zuen.
Iragan denboraldian Agirretxek Celta, Zaragoza, Valentzia, Rayo Vallecano edo Bartzelona taldeei sartutako golek ere, puntuak eman zizkion Realari. Txuri-urdinei Vila-realek eta Athleticek puntu gehiago sartu dizkiote azken bi jardunaldietan. Euskal derbia irabazi ostean, Txapeldunen Ligako postuetatik puntu bakarrera kokatu zen Reala, baina azken bi jardunaldietan aurretik dituen bi taldeekin zuen desabantaila handitu egin da.