Itxi

2018. urtera arte

Sergio Canales jokalari txuri-urdina da dagoeneko

Erredakzioa

Canales Valentziatik helduko da Donostiara, eta Realak astelehenean aurkeztuko du ofizialki.

Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Sergio Canales kantabriarra Realeko jokalaria da dagoeneko. Ostiral honetan azterketa medikoa gainditu du, Madrilen, eta 2018. urteko ekainaren 30era arteko kontratua sinatuko du, jakinarazi du talde txuri-urdinak. Canales Valentziatik helduko da Donostiara, eta Realak astelehenean aurkeztuko du ofizialki.

Canalesek etorkizun handiko jokalaria zela erakutsi zuen Racingen. Belauneko lesio latzek baina, ez diote lagundu, ez Real Madrilen, ez Valentzian.

 

 

 

 

 

 

 

Albisteak (3)