Itxi

BBVA Liga

Realak galdu egin du Atletico eraginkorraren aurka

Erredakzioa

Donostiako taldearen lana ona izan da, baina Atleticoren sasoi onak ez du barkatu.

Gaztañaga. Argazkia: EFE.

Realak galdu egin du Atleticoren kontra, Ligako 22. Jardunaldian (4-0). David Villa, Diego Costa, Miranda eta Diego Ribas "koltxoneroek" sartu dituzte golak. Luis Aragones zelaian eta harmailetan oroitu dute, eta Atleticoren 3 puntuek sailkapeneko lehenengo postura eraman dute.

Markagailuan alde handiegia ageri da, zelaian ikusitakoari erreparatuta, baina Atleticok ez du barkatzen, eta nabarmen nagusitu zaio Realari. 38. minutuan, Carlos Martinezek baloia galdu du, eta Insuari heldu zaio. Diego Costak hartu duenean, Villari egin dio pasea eta Asturiaskoak barruan sartu du. Gero, lesionatu egin da (Raul Garcia sartu da haren ordez), baina Atleticoren lehenengoa lortuta.

Bigarren zatian, eroso egon da Atletico, kontraerasoak egiten, eta Reala aurkaria estutzen saiatu da. Baloia izan du eta aukerak sortu ditu, baina Atleticok partida errematatu du txuri-urdinen unerik onenean, Diego Costaren eta Mirandaren golekin, 72. eta 73. minutuetan, hurrenez hurren.

Hortik aurrera, Reala desagertu egin da, eta Diegok Atleticoren laugarrena sartu du Vicente Calderonera itzuli den egunean.

FITXA TEKNIKOA

Atletico Madril: Courtois; Juanfran, Miranda, Godín, Insua; Sosa (Diego Ribas, 58. min), Gabi, Mario, Koke (Cristian Rodriguez, 81. min); Villa (Raul García, 41. min) eta Diego Costa.

Real Sociedad: Bravo; Carlos Martínez, Iñigo Martinez, Ansotegi, Jose Angel; Ruben Pardo, Gaztañaga; Xabi Prieto, Zurutuza (Agirretxe, 65. min), Griezmann (Seferovic, 81. min); eta Carlos Vela (Chory Castro, 81. min).

Golak:

1-0, 38. min: Villa
2-0, 72. min: Diego Costa
3-0, 73. min: Miranda
4-0, 86. min: Diego Ribas

Albisteak (3)