16 zenbakia eramango du
Sergio Canales aurkeztu du Realak
Erredakzioa
Jokalari kantabriarraren aurkezpen ofiziala egin du talde txuri-urdinak Anoetan. Jokin Aperribay presidentea eta Loren kirol zuzendaria bertan izan dira erdilariari ongi etorria emateko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Realak Sergio Canales aurkeztu du ofizialki gaur arratsaldean. Jokalari kantabriarrak goizeko entrenamendua egin du talde txuri-urdinarekin eta aldagela eta taldekideak ezagutzeko aukera izan du. Arratsaldean aurkezpen ofiziala egin du Realak Anoetan, eta ondoren, prentsaurrekoa eman du.
"Realera etorri nahi nuen eta Donostiara etortzea zen nire lehen aukera. Granerorekin hitz egin nuen taldeaz eta hiriaz eta oso ondo hitz egin zidan. Aldagela oso batuta ikusten da eta entrenatzeko aukera ere izan dut jada", adierazi du Canalesek. Erdilari txuri-urdinak jokatzeko gogo asko duela ere esan du: "Sasoiko nago eta entrenatzaileak nahi badu, Bartzelonan jokatzeko prest nago. Realak oso ondo jokatzen du, eta sailkapenaren goialdean egongo den taldea da".