Errege Kopa (Finalerdiak)
Bartzelona-Reala: emaitza on baten bila
Erredakzioa
Txuri-urdinek gaur (22:00etan) jokatuko du Bartzelonaren aurka Kopako finalerdietako joaneko partida. Canales eta Elustondo deialdian sartu dira, baina Agirretxe kanpoan utzi du Arrasatek.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Realak Errege Kopako finalerdietako kanporaketako joaneko partidari ekingo dio gaur, 22:00etan. Bartzelona izango dute aurkari txuri-urdinek, eta kanporaketako lehen partida Camp Noun jokatuko da.
Bartzelona da finalerako txartela lortzeko faboritoa, baina Realak konfiantza du, eta Bartzelonari min egiteko aukerak ditu. Aurrealdean jokalari oso onak ditu Realak, eta Camp Noun golen bat sartzea izango da txuri-urdinen helburua. Sergio Canales eta Elustondo deialdian sartu ditu Jagoba Arrasatek, baina Imanol Agirretxe deialditik at uzti du Realeko entrenatzaileak. Chory Castro ere zerrendatik kanpo geratu da.
Barça denboraldiko unerik txarrenetakoan iritsiko da partida honetara. Larunbatean 2-3 galdu zuen Valentziaren aurka Camp Noun, eta Real Madrilekin zuen aldea ezerezean geratu da. Gainera, defentsan gaizki ari da Bartzelona, eta Gerardo Martino entrenatzailea oso kezkatuta dago taldeak azken partidetan defentsan erakutsi duen ahuleziagatik. Neymar min hartuta dago, eta ez dago jokatzeko moduan.
Ustezko hamaikakoak:
Bartzelona: Pinto; Jordi Alba, Pique, Bartra, Alves; Busquets, Xavi, Fabregas; Pedro, Alexis eta Messi.
Reala: Zubikarai; Carlos Martinez, Anostegi, Iñigo Martinez, Jose Angel; Gaztañaga, Pardo, Xabi Prieto, Griezmann; Vela eta Seferovic.