Errege Kopa
Carlos Vela: 'Reala bizirik dago eta kanporaketa irauli dezakegu'
Erredakzioa
"Bartzelona mila eratara gailendu daiteke, baina irabazi zuten moduan irabazteak min handiagoa ematen du", esan du aurrelariak.
Carlos Vela Realeko aurrelari mexikarraren arabera, bere taldeak zorte hobea merezi zuen Bartzelonaren aurka, Errege Kopako finalerdietan jokatutako partidan. Verlaren iritziz, Reala "bizirik" dago, eta Bartzelonan jasotako 2 eta 0ekoa iraultzeko aukerekin.
Vela epaileak hartutako bi erabaki eztabaidagarrien inguruan aritu da. Reala jokalari bat gutxiagorekin geratu zen Velari berari egindako penaltia adierazi gabe utzi eta gero. Adierazi izan balu, Javier Mascheranok txartel gorria ikusiko zukeen.
"Bartzelonaren aurka mila eratara galdu daiteke, baina atzokoak min handia ematen du", esan du jokalariak. Gainera, partidetako zenbait momentutan "indartsuaren alde" egitea deitoratu du.
Mexikarraren ustez, zorigaiztoko minutu hori gertatu ez balitz, "kanporaketak beste itxura bat izango luke".