Sevillaren aurka
Iñigo Martinez, 100. partidaren atarian
Erredakzioa
22 urte baino ez ditu, baina inork ez du zalantzan jartzen jokalariak atzeko lerroko erdialdean egiten duen lana.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Iñigo Martinezek 22 urte ditu eta 100. partidaren atarian da jada. Duela 3 denboraldi jokatu zuen aurrenekoa. Montanierrk eman zion aukera, Sportingen aurka izan zen Molinonen. Ordutik hona inork ez du zalantzan jarri Inigo Martinezek atzeko lerroko erdialdean egindako lana. Indartsua, gogorra, zehatza, eta, gainera, gol ikusgarriak sartu ditu. Internazionala da eta Europa mailako talderik indartsuenak ditu atzetik.
Realak azken hamarkadetan bizitako garairik onenen protagonista izatea egokitu zaio. Ondarroarrak taldea Txapeldunen Ligan ikusi nahi du berriz ere. Momentuz Reala ondo kokatuta dago, eta datozen asteetan, Europan izateko aurkari zuzenen aurka jokatu beharko du. Igande honetan bertan Sevilla izango du aurrez aurre Sanchez Pizjuan futbol-zelaian.