Igandean, 19:00etan
Reala, Sevillaren aurka irabaztera behartuta
Erredakzioa
Partida irabazi nahi badute, Malagan "baino hobeto" egin beharko dutela adierazi du Jagoba Arrasate txuri-urdinen teknikariak.
Realak Sevillarekin neurtuko ditu indarrak igande honetan, Ligako 26. jardunaldiko partidan (19:00etan, Sanchez Pizjuanen). Partida irabazi nahi badute, Malagan "baino hobeto" egin beharko dutela adierazi du Jagoba Arrasate txuri-urdinen teknikariak. Entrenatzaileak badaki partida zaila izango dela.
Gainera, Sevilla "aurkari zuzena" dela azpimarratu du. "Atzetik bi talde daude, eta Levante ere hor dago; momentuz zortzi puntuko errenta dugu. Aurkari zuzenen aurkako neurketak daude, igande honetan Sevillaren aurka eta laster Valentziarekin neurtuko ditugu indarrak. Oso garrantzitsua izango da euren kontra puntuatzea. Aurreneko helburua lortu behar dugu lehenengo, ondoren laugarren postuaren bila joateko".
Arrasatek jokalari guztiak prest ditu, Esteban Granero izan ezik. Bartzelonaren aurkako hamaikakoa errepikatuko du seguru Auki.
Ustezko hamaikakoak:
Sevilla: Beto; Coke, Fazio, Pareja, Alberto Moreno; Carriço, Trochowski; Gameiro, Rakitic, Vitolo; eta Bacca.
Reala: Bravo; Zaldua, Iñigo Martínez, Mikel, Jose Angel; Bergara, Elustondo, Zurutuza, Canales; Griezmann eta Vela.
Epailea: Alejandro Jose Hernandez Hernandez
Futbol-zelaia: Ramon Sanchez Pizjuan.
Ordua: 19.00.