Itxi

BBVA Liga

Zaldua eta Ansotegi min hartuta daude, Sevillaren aurka jokatu ostean

Erredakzioa

Zalduak bihurdura dauka ezkerreko belaunean, eta Ansotegik, berriz, zuntz haustura dauka.

Zaldua, Realak Sevillaren aurka jokatutako partidan. Ef

Sanchez Pizjuanen Sevillaren aurka jasotako porrotaren ondorioz, Realak atzera egin du sailkapenean eta, horrez gain, defentsan kalteak izan ditu, Joseba Zaldua eta Ion Ansotegi zalantzan baitira hurrengo partida jokatzeko.

Zalduak, 2014eko ezustekorik positiboena txuri-urdinen artean, bihurdura dauka ezkerreko belaunean. Ansotegik, aldiz, zuntz haustura dauka, eta, lesio arina den arren, zalantzan dago astelehenean Rayoren aurka jokatzeko moduan izatea.

Atzeko lerroa da, hain zuzen, aurtengo denboraldian kolpe gehien jasotzen ari den lerroa Realean: Alberto de la Bellak bi hilabete eman ditu lesionatuta eta entrenatu barik, eta Carlos Martinezek ere arazo fisikoak izan ditu azken asteetan.

Albisteak (2)