Itxi

Zenbaki handiak

Vela eta Griezmann, Realeko goleatzaileak

Erredakzioa

Realeko aurrelariek taldearen 46 goletatik 26 sartu dituzte, Ligako bederatzi taldek baino gehiago.

Carlos Vela. Argazkia: EFE.

Carlos Vela eta Antoine Griezmann Realeko goleatzaile handiak dira. Biak ari dira bere bizitzako denboraldirik onena bizitzen. Bien artean, taldearen 46 goletatik 26 sartu dituzte. Gol horiek Ligako bederatzi taldek sartu dituztenak baino gehiago dira.

Griezmann, oso momentu onean Frantziarekin debuta egin ostean, Zubietara arazo fisikorik gabe itzuli ad. Realak Rayo Vallecano hartuko du astelehenean, eta Vela eta Griezmann izango dira madrildarrentzat arriskutsuenak. Rayoren aurka, frantziarrak pitxitxien sailkapeneko hirugarren postua berreskuratzeko aukera izango du. Orain Alexis dago hirugarren, 16 golekin.

Txanponaren beste aldean dago Alberto de la Bella, orain arte lesionatuta. Jose Angelek ordezkatu du, eta hamaikakora itzultzeko lanean ari da: "Garesti dago sartzea, baina nahi nuena daukat orain, jokatzeko prest egotea, alegia". Jokalariak "txispa hori" dauka, "baina Jose Angel oso ondo egiten ari da".

De la Bellak "modu irekian" jokatuko duen Rayo espero du. Realak, beraz, hutsuneak aprobetxatu beharko ditu, laugarren postura hurbiltzeko asmoz.

Albisteak (1)

Bideoak (1)