Denboraldi amaiera
De la Bella: 'Arreta gurean jarri behar dugu, ez Betisen egoeran'
Erredakzioa
Jokalariak esan duenez, "Vila-realen aurretik geratzea" da helburua. Donostiarrak seigarren dira eta valentziarrek postu hori kendu nahi diete.
Realak Benito Villamarinen jokatuko du larunbatean Betisen aurka, eta Alberto de la Bella atzelaria ez da aurkariarekin fio. Nahiz eta andaluziarrak partida hasten denerako bigarren mailara jaitsita egoteko aukera egon, De la Bellak uste du Realak "arreta" bere lanean jarri behar duela.
Betisen egoera ikusita, partida "arraroa" izan daitekeela onartu du jokalari kataluniarrak, baina irabaztea "zaila" izango dela azpimarratu du.
Jokalariak esan duenez, "Vila-realen aurretik geratzea" da helburua. Donostiarrak seigarren dira eta valentziarrek postu hori kendu nahi diete. Seigarren postu horri eutsita, Realak erraztasun handiagoa izango luke Europako Ligako atariko fasean sartzeko.