Gaur, 22:00etan
Granadari irabazi eta bosgarren izateko lehian jarraitu nahi du Realak
Erredakzioa
Liga bosgarren postuan amaituta, donostiarrek Europa Ligako atariko kanporaketak jokatzea saihestuko lukete.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Realak bosgarren postuan dauzka begiak jarrita eta helburu hori buruan duela hartuko du Granada Anoetan. Andaluziarrek, gainera, ez dute inoiz Donostian irabazi eta puntuak beharrezkoak dituzte arriskutik ateratzeko.
Gipuzkoarrek bosgarren postua erdietsi nahi dute uda lasai igaro eta Europa Ligako atariko kanporaketak saihesteko.
Azken bost hilabeteetan Realak bi partida bakarrik galdu ditu Anoetan, bat Real Madrilen aurka, eta geratzen diren hiru partidetatik bi etxean jokatuko dituzte.
Litekeena da bi taldeek ondorengo hamaikakoak zelairatzea:
Reala: Bravo; Zaldua, Iñigo Martínez, Mikel, De la Bella; Bergara, Pardo, Canales; Griezmann, Vela y Agirretxe.
Granada: Karnezis; Nyom, Ilori, Murillo, Angulo; Iturra; Piti, Recio, Fran Rico, Piti; y El Arabi.
Epailea: Fernando Teixeira. (kantabriarra).
Estadioa: Anoeta.
Ordua: 22:00.