Igandean, 12:00etan
Bosgarren postua lortzeko Vila-reali irabazi behar dio Realak
Erredakzioa
Sevillak huts egitea ere beharrezkoa zaio hurrengo denboraldian Europa Ligako atarikorik ez jokatzeko. Andaluziarrak taldekako fasera sailkatu dira jadanik.
Realak Vila-real hartu du, partida irabazi eta BBVA Ligako 5. postua eskuratzeko asmoz, Europa Ligako atarikoa gainetik kentzeko. Horretarako, Sevillak Elxi ez irabaztea behar dute txuriurdinek. Andaluziarrak Europa Liga jokatzeko sailkatuta daude, asteazkenean txapelketa Benficaren kontra irabazi ondoren.
Azken hilabeteetan maila jeitsi duten arren, txuriurdinek denboraldiari amaiera bikaina emateko aukera dute, bosgarren postua eskuratuta. Ligako azken txanpara faborito bezala heldu ziren arren, ez dute aukerak aprobetxatu, eta igandean dena jokatuko dute. Seigarren edo zazpigarren geratuta, Europa Ligako atarikoa jokatuko luke Realak.
Jagoba Arrasatek jokalari guztiak izango ditu prest. Ez da ustekaberik espero denboraldiko hamaikakoan. Agian, Agirretxe hasieratik egotea edo Jose Angelen itzulia, De la Bellaren arazoen aurrean. Joseba Zaldua ere bueltatu daiteke.
Dani Estrada, Esteban Granero, Jose Angel Valdes eta Javi Rosen azken partida izan daiteke, hurrenbo denboraldian jarraituko dutenik ez dagoelako argi. Gauza bera gertatzen zaio Antoine Griezmanni. Brasilgo Munduko Txapelketa jokatuko du udan, eta maila eta balio handiagoarekin itzuliko da.
Vila-realek ere irabazi nahi du, seigarren postua eskuratzeko eta denboraldiari bukaera ona emateko. Marcelinok ez ditu garrantzi handiko jokalari batzuk prest izango, batez ere erdian. Cani eta Oliver Torres kanpoan geratu dira. Bigarren atezaina, Juan Carlos Sanchez, hamaikakora itzuliko da bigarren aldiz jarraian.
USTEZKO HAMAIKAKOAK
Real Sociedad: Bravo; Zaldua, Ansotegi, Iñigo, José Ángel; Bergara, Zurutuza, Canales; Griezmann, Vela eta Agirretxe.
Villarreal: Juan Carlos; Mario, Musacchio, Gabriel, Jokic; Manu Trigueros, Bruno Soriano o Pina, Moi Gómez, Aquinio; Uche eta Dos Santos.