26 urteko defentsa
Realak Raul Navas fitxatu du baina utzita jokatuko du Eibarren
Talde txuri-urdinak eta jokalari sevillarrak bi aldeak lotzen dituen kontratua sinatu dute urte baterako. Urtez urte beste hiru denboraldirako berritu ahaloko dute akordioa.
Realak Raul Navas defentsa fitxatu duela iragarri du larunbat honetan. Urte baterako kontratua sinatu dute bi aldeek, baina urtez urte berritzen joan daiteke kontrartu hau, hiru urtetan zehar.
Navasek Eibarren jokatuko du utzita datorren denboraldian. Raul Rodriguez Navasek, 26 urte ditu, eta SD Eibarren jokalari garrantzitsuenetakoa izan da azken bi urteetan lortutako igoeretan.