Denboraldi-aurrea
Realak irudi ona eman du Feyenoorden aurkako berdinketan
Erredakzioa
Jagoba Arrasateren taldeak irudia hobetu zuen Holandako bigarren partidan. Xabi Prietok sartu zuen txuriurdinen gola (1-1).
Your browser doesn’t support HTML5 video
Realak, oraindik jokalari garrantzitsu askorik gabe, sentsazio onak eman zituen Feyenoorden aurkako berdinketan, Xabi Prietoren golarekin (1-1), ikusle asko bildu zen De Kuip zelaian.
Indartsu hasi zen Reala, eta lehenengo abisua eman zion Mulder atezainari Chory Castrok. Bederatzi minutura, gol polita sartu zuen Xabi Prietok, baselinaz.
Atsedenaldia heltzear zegoela, Feyenoordek, etxeko lehiaketa hasi baino bi aste lehenago baino ez, neurketa berdindu zuen, Mitchell Te Vrederen golarekin. Debuta egin zuen Ander Bardaji atezainari sartu zion gola.
Donostiarrak ez ziren kikildu bigarren zatian, Ajaxen kontra bezala, eta oso hamaikako ezberdinarekin jokatu arren, aukerak izan zituzten, batez ere Canalesena. Azkenean, berdinketan geratu ziren.
FITXA TEKNIKOA
Feyenoord: Mulder; Mathijsen, Boetius, Vormer, Inmers; Verhoek, Nelom, Te Vrede, Vilhena; Van Beek eta Steenvoorden. Bigarren zatian: Elvis Manu, Karsdorp, Boulahroud, Sleegers, Clasie, Terence, Nelom eta Boetius
Real Sociedad: Bardají; Zaldua, Elustondo, Iñigo Martínez, De la Bella; Markel, Pardo, Zurutuza, Xabi Prieto; Chory Castro y Finnbogason. Bigarren zatian: Yuri, Agirretxe, Carlos Martínez, Canales, Callens, Mikel González, Estrada, Hervías eta Gaztañaga.
Golak: 0-1, 9. min: Xabi Prieto. 1-1, 39. min: Te Vrede.