Itxi

Fitxaketa

Esteban Granerok Realarekin fitxatu du lau denboraldirako

Erredakzioa

ETBk jakin duenez, talde txuri-urdinak erdilariaren eskubideak lortu ditu. 2013tik jokatu du Realean, utzita.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Esteban Granero da Realaren azken fitxaketa. ETBk jakin ahal izan duenez, erdilaria fitxatu du Donostiako taldeak, hurrengo lau denboraldietarako. Klubeko presidenteak, Jokin Aperribaik, Londresen itxi du akordioa

Madrileko erdilaria, orain arte Ingalaterrako Queen's Park Rangerseko jokalaria, Jagoba Arrasateren eskaeretako bat zen. Granerok utzita jokatu du azken denboraldia Realean, baina denbora gehiena lesionatuta egon da. Lau neurketatan baino ezin izan du parte hartu talde txuri-urdinean.

Gauzak horrela, Realak jokalariaren eskubide guztiak izango ditu hurrengo lau denboraldietan, eta Geronimo Rulliren fitxaketaren ostean, taldea guztiz osatu du.

 

Albisteak (3)

Bideoak (1)