Europa Liga
Aberdeeni irabazi eta aurrerapausoa eman nahi du Realak
Erredakzioa
Txuri-urdinek Europa Ligako itzuleko partida jokatuko dute gaur eta norgehiagoka zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 20:45etatik aurrera.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Realak ostegun honetan jokatuko du Aberdeenen aurka Europa Ligako atariko kanporaketako itzulerako partida, Eskozian, 20:45ean. Txuri-urdinek 2-0 irabazi zuten joaneko partida. Realaren eta talde eskoziarraren arteko neurketa, zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.
Talde txuri-urdinak abantaila politarekin ekingo dio lehiari, baina eskoziarren joko zuzena da Jagoba Arrasateren kezka nagusia. Azken egunetan, Zurutuza min hartuta ibili da, baina badirudi ostegunean jokatzeko prest egongo dela. Bestalde, Gero Rulli atezaina deialdian sartu du Arrasatek, baina Zubikarai izango da hasierako hamaikakoan. Aberdeenek maldan gora du kanporaketa, baina eskoziarrek ez dute etsi nahi. Pittodrie Stadiumean jokatuko da partida.
20.000 zale sartzen dira zelai honetan eta harmailak beteta egongo dira. Talde eskoziarrak 18.000 sarrera saldu ditu azken egunetan. Aberdeenen hamaikakoan ez da aldaketa handirik egongo eta Anoetan jokatu zuen hamaikakoarekin ekingo dio lehiari talde eskoziarrak.
Ustezko hamaikakoak:
Aberdeen F.C.: Langfield; Logan, Anderson, Reynolds, Considine; Hayes, Jack, Flood, Low; McGin eta Rooney.
Reala: Zubikarai; Zaldua, Elustondo, Iñigo Martinez, De la Bella; Bergara, Xabi Prieto, Ruben Pardo, Zurutuza; Chory Castro eta Finnbogason.
Epailea: Eitan Shemeulevitch (Israel).
Zelaia: Pittodrie Stadium.