Itxi

1-0

Realak porrota jaso du Newcastle taldearen aurka

Erredakzioa

Sissokok sartu du partidako gol bakarra, 88. minutuan. Norgehiagoka parekatua izan da, eta Jagoba Arrasate pozik azaldu da taldeak eman duen mailarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Realak 1-0 galdu du Newcastle taldearen aurka Ingalaterran jokatu duen denboraldiaurreko partida. Sissokok 88. minutuan sartutako golak erabaki du norgehiagoka.

Talde txuri-urdina taktikoki ondo kokatuta egon da, eta aurrea hartzeko abaguneak ere izan ditu, baina gaurkoa ez da Agirretxeren eguna izan. Aurrelariak ez du asmatu aurkariaren ate aurrean. Jagoba Arrasatek Aberdeenen aurkako kanporaketan atera zuen defentsa lerroa guztiz aldatu du, baina Reala sendo ibili da defentsako lanean.

Talde ingelesak bigarren zatiko 65. minutuan izan du partidako abagune argiena, baina Gero Rulli atezainak erantzun bikaina eman dio Williamsonen erremateari. Jagoba Arrasate pozik egon da ordura arte bere taldeak esquían duenarekin, eta bigarren zatiaren erdialdean hainbat aldaketa egin ditu.

Aldaketen ostean, Newcastle erasokor ibili da, eta 88. minutuan gola sartzea lortu du Sissokoren bitartez (1-0). Azkenean, talde ingelesa atera da garaile.

Fitxa teknikoa:

1 - Newcastle: Krul, Janmaat, Williamson, Coloccini, Haidara; Sissoko, Anita, Colback, Gouffran; Cabella, Riviere. Bigarren zatian jokatu dutenak: Yanga, Marveaux, Gael, Ayoze y Taylor.

0 - Reala: Rulli; Carlos Martinez, Mikel, Iñigo Martinez, Yuri; Markel Bergara, Canales, Granero, Xabi Prieto; Agirretxe, Chory Castro. Bigarren zatian jokatu dutenak: Ruben Pardo, Elustondo, Hervias, Estrada, Ansotegi, Oyarzun eta Iker Hernandez.

Gola: 1-0, 88. min: Sissoko.

Albisteak (3)

Bideoak (1)