Ligaren atarian
Mikel Gonzalezek garrantzia kendu die denboraldi-aurreko emaitzei
eitb.eus
Igalaterrako egonaldia bukatuta, donostiarrek ez dute oraindik zaleei eskaini nahi dieten jokorik agertu, baina atzelari donostiarrak positibotzat jo du orain arte egindakoa.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Mikel Gonzalez Realeko atzelariak garrantzia kendu die Realak denboraldi-aurrean izandako emaitzei. Taldeak entrenamendua egin du Zubietan, ostiralean Eibarren aurka jokatuko duen lagunarteakoaren ataria (zuzenean, 18:00etan)
Ingalaterrako egonaldia bukatuta, taldeak ez du oraindik nahi duen jokoa egin, azken bi urteetan taldea Europan jarri duen jokoa, alegia.
Gonzalezen ustez, aurtengo denboraldi-aurrea "ezberdina" da, iazkoarekin alderatuta, eta Aberdeenen aurkako kanporaketan “gauzak ondo” atera zirela azpimarratu du.