Itxi

Lagunartekoa, Zarautzen

Reala Eibarri gailendu zaio, denboraldi-aurreko azken partidan (1-0)

Erredakzioa

Jagoba Arrasateren taldea armaginena baino gehiago izan da, hasieratik. Partidako gol bakarra Imanol Agirretxek egin du, 18. minutuan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Realak 1 eta 0 irabazi dio Eibarri, Zarautzen jokatutako lagunarteko partidan, Imanol Agirretxek egindako golari esker, armaginek gehiago merezi izan duten arren.

Hemendik astebetera, bi taldeak aurrez aurre izango dira berriro ere, Ipuruan, Ligako lehen jardunaldian.

Donostiarrak jaun eta jabe izan dira, lehen zatian batez ere. Garitanoren gizonek atzean itxaron dute, eta arazoak izan dute goitik egindako jokoarekin.

Imanol Agirretxek egin du partidako gol bakarra, korner baten ondorioz. Canalesek baloia erdiratu du eta aurrelariak buruz sartu du baloia atean.

30. minuturako, Garitanok taldearen herena aldatu du, larunbatean Osasunaren aurka jokatuko duen partidari begira, baina armaginek ez dute hovera egin. Lehen zati osoan behin bakarrik jaurti dute Realaren ate barrura, baina Rulli argentinarrak erantzun ona eman die.

Bigarren zatian, Arrasatek ere aldaketa mordoa egin du. Dani Nietosk aukera argia izan du berdinketa lortzeko, baina Rullik erantzun bikaina eman dio.

Amaieran, eibartarrek zenbait aukera izan dituzte gola egiteko, baina Lillo eta Albentosa ez dira fin ibili.

Fitxa teknikoa:

1 - Reala: Rulli; Carlos Martínez, Elustondo, Callens, Yuri;  Granero, Pardo, Canales, Estrada, Agirretxe eta Chory Castro (hasierako hamaikakoa). Beste jokalari hauek ere minutu batzuk jokatu dituzte: Cadamuro, Sanz, Xabi Prieto. Oyarzun, Hevías, Iker Hernández, Mikel González, Zaldua.

0- Eibar: Jaime; Lillo, Añibarro, Ekiza, Kijera, Errasti, Ortega, Kapa, Abraham, Arru eta Iriarte (hasierako hamaikakoa). Beste jokalari hauek ere minutu batzuk jokatu dituzte: Dani Nieto, Dani García, Bóveda, Ángel, Raúl Navas, Vara, Azkue, Albentosa eta Ximon.

Gola: 1-0, 18. min: Agirretxe.

Albisteak (2)

Bideoak (1)