Itxi

Europa Liga

Realak Europa Liga jokatzeko azken pausuari ekingo dio Errusian

Erredakzioa

Talde txuriurdinak Krasnodar izango du aurkari Kubanen (Errusia), Europa Ligako play-offaren itzuliko partidan, joanekoan lortutako aldeko emaitzarekin (1-0).

Granero, Ligako Eibarren aurkako partidan / EFE.

Realak Krasnodarren zelaia bisitatuko du, Europa Ligako play-offetako itzulikoa jokatzeko. Donostiarrak joaneko neurketan lortutako aldeko emaitzarekin (1-0) joango dira Kubanera (Errusia). Kanporaketako irabazlea Europa mailako bigarren txapelketaren taldekako fasean egongo da. Partida zuzenean emango dute, ostegunean 18:00etan, ETB1ek eta eitb.eus-ek.

Krasnodar laugarren dago Errusiako Ligan, hiru garaipen eta bi berdinketarekin lehenengo bost partidetan. Realak baino lehia ofizialeko egun gehiago izan arren, garaipena eskuratu zuten donostiarrek Anoetan, Xabi Prietoren gol bati esker.

Denborarekin bidaiatu dute txuriurdinek, kontzentratuta egoteko, hirira egokitzeko eta partida jokatuko den lekuan normaltasunez entrenatzeko. Gol bat kanpoan izugarrizko pausua izango litzateke Realarentzat.

Carlos Vela, fisikoki odo, titularra izan daiteke, atzean ondo dabilen talde baten kontra. Aurrelariek, Arik batez ere, badakit golak sartzen. Atzean, Eskandinaviako Sigurdsson eta Granqvistek osatutako bikotea nahiko ziurra da.

USTEZKO HAMAIKAKOAK

Krasnodar: Dykan; Jedrzejczyk, Sigurdsson, Granqvist, Petrov; Pereyra, Izmailov, Gazinski, Ahmedov, Joazinho; eta Ari.

Real Sociedad: Zubikarai; Zaldua, Elustondo, Iñigo Martínez, De la Bella; Pardo, Markel, Canales; Xabi Prieto; Vela eta Castro.

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)