Kargatzen...
Itxi

Prentsa aretoan

Arrasate, kontent taldearen jokoarekin

Erredakzioa

Realak partida bikaina egin zuen eta Real Madril gainditu ligako aurreneko garaipena lortuz.

Jagoba Arrasate. Argazkia: EFE

Jagoba Arrasate pozik azaldu zen prentsa aretoan Real Madrilen kontrako partida eta gero. Realak ligako bere aurreneko garaipena eskuratu zuen (4-2). Maldan gora jarri zitzaion neurketa etxeko taldeari, baina markagailuari buelta eman eta hiru puntuak erdietsi zituen talde txuri-urdinak.

Realeko entrenatzailea kontent zegoen, 'bai pozik nago, garaipena taldeak egindako merituen ondorioz heldu da eta ez Real Madrilen akatsengatik. 10 urte generamatzan madrildarrak irabazi gabe, eta 0 eta 2koarekin aurten ere berdin jarraitu behar genuela zirudien, baina zorionez estatistikak apurtzeko daude'.

Eibarren kontra lehen jardunaldian galdu eta gero eta Europa Ligatik at geratuta, garaipena guztiz beharrezko zen. 'Futbola errekuperatu dugu, eta espero gurekin geratzea denbora luzean', gehitu zuen Arrasatek.

 

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)