Anoeta
Anoetaren birmoldaketa lehiaketara irtengo da udazkenean
Erredakzioa
Donostiako alkate Juan Karlos Izagirreren arabera, lehiaketa 'indarrean dagoen arau eta legeetara mugatuko da'.
Donostiako alkateak, Juan Karlos Izagirrek, Anoetako zelaiaren kirol arloaren birmoldaketa hurrengo udazkenean irtengo dela lehiaketara esan du, eta "indarrean dagoen arau eta legeetara" mugatuko dela.
Apirilean, Anoetaren birmoldaketa zehazten zuen Donostiako Plan Orokorra, Udalak 2013an aho batez onartua, bertan behera utzi zuen EAEko Auzitegi Nagusiak, Javier Olaverri abokatuak helegitea jarri ondoren.
Izagirreren arabera, ordudanik "gauza asko aldatu dira", eta mahai gainean dagoen birmoldaketa proposamenak "ez du zerikusirik aurrekoarekin". "Gobernu hau zerbait egiten ari bada, hori erantzunkizunez eta txosten juridiko eta bestelakoekin batera aritzea da", esan du alkateak.