Itxi

Liga hasiera txarra

'Orain emaitza onik ez bada, ez da persona bakar baten errua'

Erredakzioa

Jokin Aperribay Realaren Liga hasiera kaskarraren inguruan aritu da. Presidenteak esan duenez, "bide onena" aurkituko dute, eta "emaitzak iritsiko dira".

Your browser doesn’t support HTML5 video

Jokin Aperribay Realeko presidentea taldearen eta Jagoba Arrasate entrenatzailearen aegoeraz aritu da ostegun honetan: "Emaitza onik ez badago, ez da persona bakar baten errua. Errezena entrenatzaileari errua botatzea da. Presidentearetzat, erosoena ere bai. Baina hórrela ez dugu egoera konpontzen".

"Taldeak partidak galdu, eta galdu, eta galdu badabil, entrenatzaileak ez du jarraituko. Baina irabazi eta irabazi egiten badu, entrenatzaileak jarraitu egingo du", gaineratu du presidenteak.

Aperribayk Niessen enpresara egindako bisitan egin ditu adierazpenok. Niessen Realaren lehen babeslea izan zen eta aurten 100 urte betetzen ditu.

"Erronka ez da Jagobak denboraldia bukatzea, taldea goian egotea baizik", esan du txuri-urdinak. Bere hitzetan, "pozik ez, baina lasai gaude, eta lanpetuta, xehetasun txiki guztiak aztertzen".

Aperribayren iritziz, "bide onena aurkituko dugu, eta emaitzak helduko dira, autokritika, egonkortasuna eta konfiantza erabilita". "Ez da hitz egiteko momentua, gauzak egitekoa baizik; zorroztasunaren, ahaleginaren, kontzentrazioaren eta umiltasunaren garaia da".

Albisteak (3)

Bideoak (1)