Krisia
David Moyesek baiezkoa eman dio Realari, eta zer gertatuko zain da
Erredakzioa
Jokin Aperribay Realeko presidentea Londresen izan da aste honetan bertan, Manchester Unitedeko entrenatzaile ohiarekin biltzeko.
David Moyesen izenak indarra hartu du berriro, Realeko entrenatzaile izateko hautagaien artean, Jagoba Arrasate kargutik kenduz gero. Are gehiago, eskoziarra zer gertatu zain dago, eserlekuan bizkaitarraren tokia hartzeko.
Jokin Aperribay txuri-urdinen presidentea Londresen izan da aste honetan bertan, eskoziarrarekin batzartu eta aurreakordio bat lotzeko asmoz. Klubaren inguruko iturrien arabera, Moyesek baietz esan dio Reala entrenatzeko aukerari.
Antza denez, astelehenean bertan, Moyesek uko egin zion Reala entrenatzeko aukerari, baina egoera goitik behera aldatu da azken egunetan.