Itxi

REALA

Txuri-urdinek Moyesen gidaritzapean entrenatu dute

ERREDAKZIOA

Hainbat jokalari falta izan dira entrenamenduan: Prieto gaixorik dago, David Zurutuza eta Iñigo Martinez aparte aritu dira, eta Carlos Vela eta Alfred Finngobason euren selekzioekin daude.

David Moyes, Realeko entrenatzailea. Argazkia: EITB

David Moyes Realeko entrenatzaile berriak bere lehen entrenamendua zuzendu du Zubietan, Deportivoren aurkako partidari begira. Baina hainbat jokalariren falta sumatu izan du lansaioan.

Alde batetik, Prieto gaixorik dago, eta David Zurutuza eta Iñigo Martinez aparte aritu dira, azaroak baitituzte. Carlos Vela eta Alfred Finngobason, berriz, eruren selekzioekin daude.

Ion Ansotegi Realeko erdilariaren ustez, azkar egokituko dira txuri-urdinak Moyesen entrenatzeko erara. “Beste liga eta kultura bateko entrenatzailea da, eta bere beharretara moldatu beharko gara”, adierazi du jokalari bizkaitarrak, Zubietako entrenamendua bukatu ondoren.

Ansotegiren ustez, David Moyes, Premier Leagueko entrenatzaile entzutetsuenetako bat, Realeko entrenatzaile berria izateak oihartzun handia izan ondoren, larunbat honetan Deportivoren aurka jokatuko duten partidari begira jartzeko ordua da.

Jokalariaren aburuz, arrakastaren bidea zein den jakin badakite, eta horren adibide jarri du Athletico Madrilen aurka garaipena lortu izana, horrek eman baitie adorea jokalariei, edonor garaitzeko gai direla erakutsi dutelako.

Albisteak (2)

Bideoak (1)