Realeko abonatuentzat
Derbirako sarrerak gaur jarri dituzte salgai
ERREDAKZIOA
Sarrerak online erosteko zerbitzua azaroaren 19an abiatuko du Realak, taldeko abonatuek abenduaren 14ko partidarako sarrerak eros ditzaten.
Gaurtik aurrera, sarrerak online erosteko zerbitzua abiatuko du Realak, abenduaren 14an (21:00ean) Athleticen aurka jokatuko duen derbirako.
Asteazken goizetik, 09:00etatik, igande gauera, iluntzeko hamabiak arte, abonatuentzat soilik izango da eskuragarri. Azaroaren 24tik, 09:00etatik, abenduaren 11ra, iluntzeko hamabiak arte, berriz, zale guztientzat egongo da zabalik.
Sarrerak 60 eta 90 euro bitartean salduko dituzte.