Deportivoren aurka
David Moyes, debutaren atarian: 'Sentsazioak onak dira'
Erredakzioa
Hasierako hamaikakoan iraultzarik egongo ez dela aurreratu du, bere ustez aldaketak apurka-apurka egin behar direlako.
Your browser doesn’t support HTML5 video
David Moyesek Deportivoren aurka egingo du debuta Realaren aulkian (larunbatean, 22:00etan). Galiziako taldea "lehiakorra" dela eta sailkapenean gorago egon behar duela adierazi du eskoziarrak.
Everton eta Manchester Unitedeko teknikari ohiak "urduri" dagoela aitortu du, baina "sentsazioak onak" direla gaineratu du. Zubietan ikusitakoarekin eta azken egunotan egindako lanarekin pozik agertu da.
Hasierako hamaikakoan iraultzarik egongo ez dela aurreratu du, bere ustez aldaketak apurka-apurka egin behar direlako.
"Aldaketei buruz hitz egiteko goiz da. Konfiantzarekin jokatu behar dugu, eta Riazorren partida ona egingo dugulakoan nago", esan du. Atean nork jokatuko duen argi daukala esan du, baina ez du bere erabakia jakinarazi nahi izan.
Ustezko hamaikakoak:
Deportivo Coruña: Fabricio; Juanfran, Lopo, Sidnei, Insua, Luisinho; Wilk, Medunjanin, Juan Dominguez; Cuenca, Postiga.
Reala: Rulli; Carlos Martinez, Elustondo, Iñigo Martinez, Yuri; Bergara, Granero, Canales; Chory Castro, Vela, Agirretxe.
Epailea: Prieto Iglesias.
Futbol-zelaia: Riazor
Ordua: 22.00