Estadio berria
Oposizioko alderdiak Anoetako birmoldaketaren alde agertu dira
ERREDAKZIOA
Donostiako futbol-zelaiaren birmoldaketa lanak zuzenduko dituen lehiaketa publikoaren inguruan Bilduk landutako baldintzak, Anoeta Kiroldegia sozietateak onartu beharko ditu.
Donostiako udalaren oposizioko hiru alderdiak –PSE-EE, PP eta EAJ- Anoetako futbol-zelai berriaren alde agertu dira, eta beraien hitzetan, pozik daude proiektu honek aurrera egin izanagatik.
Hiru alderdi politikoetako bozeramaileek alegia, Ernesto Gasc, Ramon Gomez eta Eneko Goiak adierazpenak egin dituzte hedabideen aurrean astearte honetan. Izan ere, Donostiako futbol-zelaiaren birmoldaketaren lanak zuzenduko dituen lehiaketa publikoaren inguruan Bilduk landutako baldintzak aurkeztu dituzte, eta hauek Anoeta Kiroldegia sozietateak onartu beharko ditu.
“Nik ez diot uko egingo Donostia ere, Euskadiko futbolaren hiriburu izateari”, adierazi du Ernesto Gasconek, izan ere, bere hitzetan “gu ez gara Bilboren anai txiroak”. Eta, sozialistaren aburuz, “Anoeta berriak San Mames berriari 4000 buelta ematea espero dut”.
PPko bozeramaileak bestalde, astearte honetako batzordea eta datorren ostiralean Anoeta Kiroldegia sozietatearekin duten hitzordua “albiste ona” dela adierazi du, udan lanak hasteko bidea egiten hasi direlako.