Indarberrituta
Elustondo, hamaikakoan berriz ere, Realean jarraitzeko gogoz
ERREDAKZIOA
Denboraldia bukatzearekin batera, Gorka Elustondori kontratua bukatuko zaio baina beasaindarrak, taldean luzaroan egoteko nahia agertu du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gorka Elustondo Realeko jokalariak adierazi duenez, ostiral honetan Elcheren aurkako partidako hiru puntuak beraienak izan behar dira. Izan ere, konfiantza puntu bat emango lioke horrek taldeari David Moyesek espero duen mailara hurbildu ahal izateko. Eta maila horretan, ?%200a eman beharko dugu hamaikakoan egon ahal izateko?.
Denboraldi honetan aurrenekoz, atea hutsean uztea entrenatzaile berriaren estreinaldian ez zaio datu txarra iruditzen Elustondori. Jokalariak aitortu duenez, David Moyesek berak, aintzat hartu zuen. Bestalde, beasaindarrak azaldu duenez, baloiaren bila joateko eta baloia edukitzeko behar den ?hoztasun" hori falta izan zaiela azpimarratu zien entrenatzaile berriak. Baina oro har, Elustondo sentsazio onekin atera zen eta bide horretatik egin behar dutela aurrera nabarmendu du.
Estreinakoz, Realaren gidaritza eraman duen eskoziarraren inguruan, ?nahiko malgua? izan dela azaldu du jokalariak. Alegia, ?¿rdurak? gehitu dituela, bat-batean aldaketa sakonak egin ordez.
Bestalde, denbora tarte bat lesionaturik egon ondoren jokora bueltatzea ez da lan erraza eta Ligako geldialdiaren ondoren bere egoera fisikoa hobetzeko aukera izan duela adierazi du. Eta Deportivoren aurka jokatu zuen neurketan ?gustora? sentitu zela. Gainera, erdilari lanetan eroso sentitzen da eta Ansotegi, Carlos Martinez eta De la Bellarekin osatzen duen lerro horretan komunikazioa nagusitu zela nabarmendu du.