Ibilbide berria
Jagoba Arrasatek Reala uzteko erabakia hartu du
Erredakzioa
ETBk jakin ahal izan duenez, ondarrutarrak entrenatzaile ibilbidearekin jarraitzeko asmoa du, baina talde donostiarretik kanpo.
Jagoba Arrasatek Reala uztea erabaki du. Lehen tadeko entrenatzaile ohiak eta klubak ondarrutarraren kontratua etetea adostu dute, ETBk jakindakoaren arabera.
Kontratuan agertzen zenez, lehen taldea uztean Arrasatek Realean lanean jarraitzeko aukera zuen, baina bizkaitarrak aukera horri uko egitea erabaki du, bere ibilbidearekin talde txuri-urdinetik kanpo jarraitzeko.
Jagoba Arrasate azaroaren 2an kendu zuten Realeko entrentzaile kargutik, etxean Malagaren aurka galdu ostean. Bere lekua David Moyes eskoziarrak hartu du.