Itxi

Errege Kopa

Azken 20 urteetan, Realak emaitza onak lortu ohi ditu Oviedon

ERREDAKZIOA

Joseba Zalduak aukera asko ditu Oviedoko lehenengo hamaikakoan sartzeko, izan ere, ligan postu hori betetzen duen Carlos Martinezek atsedena behar du behar bezala indarberritzeko.  

Erreala. Argazkia: EITB

Ostegun honetako Errege Kopako partidari Realak ilusioz egingo dio aurre. Oviedoren aurka jokatuko dute txuri urdinek Carlos Tratiere futbol zelaian, eta azpimarratu beharra dago, azken 20 urteetan emaitza onak lortu ohi dituztela bertan.

Asturiarren eta gipuzkoarren arteko azken partidari erreparatuz gero, 2003/04 denboraldira jo beharko dugu. Neurketa horretan, Realak irabazi egin zuen. Orduko jokalarien artean, soilik bik jarraitzen dute taldean gaur egun ere.

Azken garaipen hartako lekukoak Markel Bergara eta Xabi Prieto ditugu. Seguruenik bietako batek ere ez du jokatuko ostegun honetan, eta indarrak iganderako gordeko dituzte, izan ere, Vila-Realen aurkako norgehiagoka garrantzitsua dute hizpide.

Igandeko atsedenaren ostean, Reala lanera itzuli da osteguneko neurketa prestatze aldera. Lan saioan Zalduaren itzulera izan da albiste, hegalekoak Elxen aurkako partida (0-3) ezin izan baitzuen jokatu.

Joseba Zaldua hegalekoak aukera asko ditu Oviedoko lehenengo hamaikakoan izateko, zeren eta ligan postu hori betetzen duen Carlos Martinezek atsedena behar du behar bezala indarberritu ahal izateko.

 

 

 

 

 

Albisteak (3)