Itxi

Egoera ekonomiko ona

Kirol arazoekin heldu da Reala Akziodunen Batzarrera

Erredakzioa

Arazorik ez dauka Realak diru kontuetan, zuzendaritzaren arabera, eta ez du kuoten igoerarik aurreikusten, ezta kluba laguntzeko egunik ere.

Anoeta / EITB.

Bihar ospatuko du Realak 2014ko Akziodunen Batzarra, Donostiako Kursaalean. Klubak irabazi "historikoak" dituen gestio ekonomikoa aurkeztuko du, zuzendaritzaren arabera. Arazoak, aldiz, kirol arloan datoz.

Taldeak aurrera aterako du, arazorik gabe ziurrenez, aurreko denboraldiaren balantze ekonomikoa, 24,43 milioi euroko superabitarekin, zein aurtenko aurrekontua. Realak 35,88 milioiko irabaziak espero ditu, baina aldaketak egon daitezke taldeak neguan fitxatzen badu.

Anoeta birmoldatzeko proiektua ere eztabaidatuko dute. Atletismo pistak kentzea eta 10.000 pertsona gehiagorentzako tokia sartzea aurreikusten du proiektuak.

Realak, egoera ekonomiko ona aprobetxatuta, ez dizkie bazkideei kuotak igoko, ezta kluba laguntzako egunik proposatuko.

ik proposatuko.

Albisteak (3)