Derbia
Reala 'apur bat faboritoa' dela esan du Xabi Prietok
Erredakzioa
Athleticen inguruan, "baloia jokatu eta defentsan presioa egiten duen taldea" dela adierazi du, eta "banan-banan hartuta, jokalari oso onak" dituela azpimarratu du.
Xabi Prieto Realeko jokalariaren ustez, Reala "apur bat faboritoa da" Athleticen aurkako derbian, txuri-urdinek etxean jokatzen dutelako. Prietok gogora ekarri du duela bi denboraldi San Mamesen lortutako garaipena, 1-3.
Jokalariak esan duenez, Realak Athleticek baino behar handiagoa dauka garaipena lortzeko, eta "partidaren erritmoa" hasieratik kontrolpean izatea komeni zaie.
Athleticen inguruan, "baloia ondo jokatzen eta defentsan presioa egiten duen taldea" dela adierazi du, eta "banan-banan hartuta, jokalari oso onak" dituela azpimarratu du.